XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gai honekin beste posibilitate ugari dago, noski.

Planteamendu honetan, material jasoketa ongi antolatu behar da aldez aurretik (ikus 2. kasu azterketa).

Davies eta Whitney-ren liburuek (1979, 1981 eta 1983), gai baten inguruan testu mota desberdinak biltzeko tekniken adibide onak dituzte.

2.6 Testuen hautaketa
Testu hitza liburu honetan hizkuntza idatziaren edozein elementu izendatzeko erabiltzen da, eta ez da testu eta diskurtsoaren arteko diferentzia (Widdowson,1978:22ff) aintzakotzat hartzen.

Irakurketarako materiala honako hauetatik eskura daiteke:
1. Irakurketarako testuak dakartzaten hizkuntz metodoetako testuliburuak.

2. Irakurmen trebetasunak lantzen dituzten aparteko liburuak, testu eta ariketak dauzkatelarik (liburu honetan testu bilduma liburuak deiturikoak).

3. Benetako bizitzatik hartutako testuak, askotan benetako testuak deiturikoak.

4. Itxurazko benetako testuak (ikus 30 or.).

(Bada zenbait argitaletxek eskaintzen dituen irakurgai bildumik ere. Irakurgai hauek, ikasgelan nahiz ikasgelatik kanpo erabiltzen dira. Gai honetaz sakontzeko ikus Hedge-ren (1984) Using graded readers liburua).

Hizkuntz metodoetako testuliburuak
Metodoetako testuliburu zaharragoen akatsak honako hauek dira: irakurgaietako lengoaia oso kontrolatua da, gaiak askotan ez du interesik eta ez dago testu mota desberdinen aukera handirik.

Irakasleek horrelako liburuak erabili behar badituzte, aparteko betegarri batzuz osatu beharko dituzte, aipaturiko irakurketaren helburuak bete nahi badira.

Testuliburu berriagoek, ad. Strategies serieak (Abbs, Ayton eta Freebairn, 1975), eta Funetional-English serieak (White, 1979) eta Streamline English serieak (Hartley eta Viney, 1978) testu eta ariketa mota desberdinak eskaintzen dituzte.